XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. 1. Arrazoirik gabe du gizakiak bete izaetaren arrenkura, ahula eta iraupen laburrekoa izanik zoriak gidatzen duelakoan norbere zintzotasunak baino gehiago ampsup1; Politikagintza utzi eta idazle eginkizunean iharduteko dituen arrazoiak agertu nahi ditu Salustiok, giza izaera eta giza ihardunbideari buruzko gogoeta honekin. Sarrera gisako honek (I-IV) badu parekoa Katilinaren zimarkua-n ere (Catil., I-IV), bizitza hain laburra izateak sortzen duen larritasuna ordea, hemen aipatzen du lehenbizikoz..

2. Ondo hausnartuz gero aitzitik, ez dela ezer hura baino handiagorik ez ederragorik, eta gehiago duela izaera honek gizonaren arta gabezia, indar edo denbora gabezia baino aurkituko duzu.

3. Gogoa da ordea giza bizitzaren gidari eta nagusi.

Gogo honek, zintzotasunaren bidetik ospera abiatzen denean, eragin eta indar ugari eta baita omena ere izaten ditu eta ez zoriaren beharrik, zoriak ezin baitio inori eman ez kendu gizatasuna, lanzaletasuna ez beste antze ongarririk ampsup2;. Zoria eta gizonaren ekinaren artean, lehenengoaren garrantzia azpimarratzen zuen Salustiok Katilinaren zimarkua-n (Catil., VIII, 1), honako honetan bigarrenarena gailentzen den bitartean. Baina hemen ere agertzen du aurrerago zoria dela askotan gertakizunen gidari: ikus lug., XCIII, 1; XCIV, 6; CII, 9.

4. Baina gorputzaren nagikeria eta nahikeriara erortzen bada grina zabarren gatibu haragikeria galgarriaz une batez gozatu ondoren, utzikeriarengatik indarrak, denbora eta ulerpidea xahutu direnean, izaeraren makaltasuna salatzen da: bizitzako arazoei egozten die bakoitzak berak egindakoaren errua.

5. Baina ez eurena ez mesedegarri ez dutena, eta are arriskugarri eta kaltegarri dutena, bilatzean izaten duten garraren besteko ardura izango balute gizonek ekintza onekiko, euren menpe izango lituzkete gertakizunak, hauen menpeko izan beharrean, eta hainbesteko handitasunera helduko lirateke, non hilkor batik betierekoi egingo bailirateke ospeaz.